Telefonoa: (+34) 688 69 53 71   Kontaktua

Lantaldeak

DBTU alderdiaren Batzorde Betearazleak eta Gatazkak konpontzeko eta Estatutuak kudeatzeko Batzordeak, elkarrekin, Batzar Nagusiak zehaztutako helburuak lortzeko behar den lana antolatzen dute. Horretarako, lantaldeak sortu dira, DBTU alderdiko kideek zein herritarrek, nahi izanez gero, parte har dezaten. Parte-hartzaileek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte auziak aztertzeko eta kudeatzeko unean, DBTU alderdiko kargu publikoek ordezkaritza duten instituzioetan bozkatu, eztabaidatu edo proposamenak egin beharko dituztenean.

 

  1. Jarraitu beharreko erabakiak, planteamenduak eta estrategia politikoak osatzea eta ezartzea, betiere Batzarrak onartutako gidalerro politiko orokorren arabera.
  2. Lantaldeak osatzea, boluntario gisa parte hartu nahi izan duten bazkide edo herritar guztiekin. Dagokion batzordeak lantaldeak osatuko eta esleituko ditu. Taldeak osatzeko, hasiera batean boluntarioen hobespenak hartuko dira kontuan, eta hori posible ez bada, lantalde bakoitzaren beharrak hartuko dira kontuan. LANTALDEEK sortutako proposamen, akordio eta erabaki guztiak idatzi egin beharko dira. Horretarako, talde bakoitzean kide bati edo batzuei esleituko zaie transkripzioak egiteko ataza. Era berean, adostu egin beharko dute deliberamenduak eta taldeko atazak garatzeko modua.
  3. Lantaldeek hartutako erabakiak, akordioak eta proposamenak jakinaraztea. Erabaki horiek koordinatuak eta osagarriak izan beharko dira dagokion batzordearekin (inoiz ez kontraesankorrak edo baztertzaileak) eta batzordeak erabaki horiek erabiliko eta bideratuko ditu.
  4. Egokitzat jotzen diren edo behar beste bilera informatibo egiteaudalerriko herritarrekin, kolektibo sozialekin, elkarteekin edo afiliatu gabeko aldekoekin, lagun hauen iritzia, arazoak, proposamenak edo errealitatea ezagutzeko.

Horrez gain, DBTU alderdiaren estatutuen arabera, Batzorde Betearazle eta Gatazkak konpontzeko eta Estatutuak kudeatzeko Batzordearen kideak hautatzeko unean, batzordearekin loturiko lantaldeetan barneko hauteskunde-prozesuak egin eta aurreko urtean aktiboki parte hartu duten kideak bakarrik hauta daitezke.

Pin It

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand